Iturri ezberdinetako podcastak gehitu
03-11-2026 Todavía hay sitio - 10 Minutos con Jesús
T2 E.14 ¿Cómo perseverar en la vida espiritual?

HOMILÍAS
T2E16 - La muerte
Oficio de lectura 12/08/26

Lc 14,15-24
Sal por los caminos y senderos, e insísteles hasta que entren y se llene mi casa
Hitz hauek entzutean, mahaikide batek esan zion Jesusi: «Zorionekoa Jainkoaren erreinuko otorduan parte hartuko duena!»
Jesusek erantzun zion: «Gizon bat afari handi bat ematekoa zen eta jende asko gonbidatu zuen. Afarikoan, morroia bidali zuen gonbidatuei esatera: “Etorri, dena gertu dago eta”. Baina bata bestearen ondoren denak aitzakiak jartzen hasi ziren. Lehenengoak esan zion: “Soroa erosi dut, eta ikustera joan behar dut; barkatu, arren”. Beste batek, berriz: “Bost idi-pare erosi ditut, eta probatzera joan behar dut; barkatu, arren”. Eta hurrengoak: “Ezkondu berria naiz eta ez naiteke joan”. Honen guztiaren berri nagusiari ematera itzuli zen morroia. Etxeko nagusia biziki haserretu zen eta morroiari esan zion: “Hoa bizkor herriko plaza eta kaleetan barrena, eta ekarri hona behartsu, elbarri, itsu eta herrenak”.
«Geroago, morroiak esan zion: “Egin dut, jauna, zuk agindua, eta oraindik badago tokia”. Orduan, nagusiak esan zion: “Hoa bidez bide eta bazterrik bazter eta sarrarazi jendea barrura, etxea bete dakidan. Egia esan, gonbidatu haietako batek ere ez du nire afaria dastatuko”».